XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

a) Euskal Estatistika-Egitamuaren Egitasmoa. Horretarako, Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadística-k bidali diezaionetik hasi eta bi hilabetetik gorakoa gabeko epearen barruan horri buruzko arauzko erizpena emango du.

b) Unean-unean indarrean egon daitezen Estatistika-isilpekotasunari buruzko legeak erabiltzeko era zehatza, ulertze-modu ezberdinak gertatu daitezenean.

c) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzak bere estatistika-ihardunean erabili ditzan aburupideak, zermugapenak, sailkapenak, ezagukariak eta izenak egokitzea eta unean-uneangotzea.

Araudi-bidez egin nahi daitezen aldakuntzak egin baino lehen Batzordeak bere erizpena ematea beharrezkoa izango da.

d) 29garren ataleko e) letrak dioen Autonomia-Elkarteko Estatistikako Xehapen-Biltegiaren edukia, eta ezein baliatzaile moetak argipide hoiek ardietsi ditzaneko era.

e) Bakoitzak bere agintepideak erabiltzerakoan Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistika-Erapidetzako iharduntze-sailen eta Izaikien artean sortu daitezkeen auziak eta, halaber, Estatistika-Erapidetza honen eta Euskadiko Autonomia-Elkartetik kanpoko beste estatistikako ihardutze-erakunde batzuen artean sortu daitezenak.

f) Aurrera ekarri dakizkion estatistika-alorreko egitasmo zehatzak.

g) Jaurlaritzak edo Erakundeak aurrera eraman diezaioten beste ezein arazo, edo Kontseilukideek eurek araudi-bidez jarri dedin eran sortarazitakoak.

2.- Nolanahi ere, bere ihardunerako barne-Araudia ontzat ematea Kontseiluari dagokio.

39. Atala - Osatze-modua da barne-erakuntza

1.- Euskal Estatistika-Kontseilua/Consejo Vasco de Estadística-k Euskal Estatitika-Erakundea/Intituto Vasco de Estadística hari eratxikita egon dedineko Jaurlaritzako Saileko Sailburua izango du Lehendakari, eta, Erakundeko Artezkari Nagusia Lehendakariorde, Idazkaritza Erakunde honetako teknikari batek egiten duela.

2.- Honako hauek izango dira Kontseilukide:

a) Eusko Legebiltzarreko hiru ordezkari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Biltzar Nagusien ordezkari bana, bakoitza bertako Lehendakariak izendatuta.

b) Euskal Estatistika-Batzordea/Comisión Vasca de Estadística-ko batzordekideak eta hoien ordezkoak.

c) Enpresaritza-Bazkunen izeneko hiru eta ordezkotza-indar haundieneko Sindikaritza-Elkarteen izeneko beste hiru, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak haien erakundeen saloz izendatuta.

d) Bere egoitza Euskal Herrian duten Unibertsitateen izeneko hiru, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailburuak bertako Erretoreen saloz izendatuta.

Dena dela hoietako biren saloa egitea Euskal Herriko Unibertsitateari dagokio.

e) Euskadiko Autonomia-Elkarteko Merkataritza-Elkarteen izeneko bat, Industria eta Merkataritza-Sailburuak haien bateango saloz izendatuta.

f) Euskal Bezeroen Baterakundearen izeneko bat, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburuak erakunde horren saloz izendatuta.

g) Euskal Estatistika-Erakundea/Instituto Vasco de Estadística horri eratxikita egon dedin Saileko Sailburuak bere lanbide eta/edo ikasketa-merezimenduei eta estatistikaren onetan egin dutenari begira izendatu ahal izango dituen hiru kide.

3.- Jaurlaritzak, aurreko txatalean esan gabeko beste ihardutze-sail eta Izaiki batzuen ordezkariak, hamar baino gehiago izango ez direla, Kontseiluan sartzea erabaki ahal izango du.